Zerbitzuak
Udalaren WhatsAppa
Jaso zure mugikorrean herriko albisteak, oharrak eta agenda.
Beireko Udalaren WhatsAppak udal informazioa herritarrengana hurbiltzen du, eta komunikazio-bide zuzen eta azkarra irekitzen du.
Kanal honen bidez, Udaleko eta herriko albisteak, zerbitzu publikoei buruzko informazioa eta ohar larriak jasoko dituzu mugikorrean: ur-mozketak edo kale-itxierak, ekaitzen ondoriozko gorabeherak, ibaiaren uholdeak…
Jarduerei, ikastaroei eta jaiei buruzko informazioa ere emango dizugu, epeak eta izena emateko bideak gogoraraziz.
Zabalkunde-zenbakia
699 687 686
Garrantzitsua: gorde zenbaki hau zure mugikorreko agendan. Gordetzen ez baduzu, ez zaizkizu mezuak iritsiko.